XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izuikaraz beteta gelditu ziren denak, baina zazpigarren amandreak egin gabe zeukan oraindik bere oparia.
Ez zegoen bere esku madarikazio hura ezabatzea, baina bai leuntzea.
Errege-erreginei begiratu eta esan zien:
- Zaudete lasai, zuen alaba ez da hilko eta.
Lo sakonean geratuko da ehun urtez, eta horiek betetakoan errege-seme bat etorriko zaio esnatzera.